GHETTO DISKAK

Azalpena

Ghetto diskak irekiera iragartzeko eskuorria...

1998. urtean, urteetako ametsa egi bihurtu zen; Hernanin disko denda zabaltzea (Anarekin elkarlanean). Ordurako, diskoen merkatua ez zebilen oso fin eta bagenekien iraupen mugatua izango zuela baina, zabalik iraun zuen zortzi urteetan musikarekin gozatzeko eta ikasteko aukera pribilegiatua izateaz gain, ehunka pertsona eder eta jator ezagutzeko aukera eman zigun. Hori bai altxor preziatua!

 

BESARKADA HAUNDIA ANA, BERE SENDI OSOARI ETA DENDARA ETORTZEN ZEN JENDE JATOR ETA EDER GUZTIARI.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!

Hernaniko Latxunbe kaleko txoko batean zabaldu genuen Ghetto diskak denda.

Kanpotik zetozen askori kosta egiten zitzaien topatzea :-)

Aurrekontu txikia zen gurea eta lokala moldatzeko eta dekoratzeko lanak gu geuk egin genituen neurri haundi batean. 

Lokalean sartu eta aurrez aurre ikusten zena...

Ezkerrera...

Eskuinera. Mostradorea eta jendearekin ordu eta hizketaldi goxo eta interesgarriak edukitzeko gunea, disko desberdinak entzun bitartean...

Juan Kaltta/Kosmikekin.

Daddy Jeffekin. Biniloak ere eduki genituen baina merkatu zaila zen hura, garai hartan bereziki...

Daddy Jeff diksoetan saltseatzen... Selektah Kolektiboaren diskoetarako inspirazio bila :-)

 

Gure artean oso ezagunak ez ziren musikari, talde eta musika estilo asko zabaltzeko aukera izan genuen, milaka disko zaletuen gozamenerako.

Jende asko ateratzen zen pozik dendatik disko ederrekin kargatuta :-)    (Marrazkia: Mikel Barreiro)

Ederrak ziren dendara etortzen ziren lagunekin (ezezagunak asko lehen bisitan eta lagun minak denborarekin) ematen genituen entzunaldi sesioak eta baita eurekin igarotako tarteak eta bizitako esperientziak.

Ghetto diskak, diskak saltzen zituen komertzio bat baino gehiago zen, elkartzeko gunea zen eta askotan, emanaldietara joan aurretiko topalekua ere.

Daddy Jeff, Zigor DZ eta Aritz. Tolosako inauteri jaien barruan, txosna gunean emanaldia eskeini aurretik prestatzen :-)

Zigor DZ superstar :-)

Zenbat goiz apenas lorik egin gabe ireki genuen denda...

Biharamonari aurre egiteko gune aproposa zen, dena den :-)

Laburbilduz esango genuke gure bizitzetako urte zoriontsuenetakoak izan zirela haiek. Boltsikoak hutsik jarraitzen zuten baina gure (eta musika zaletu askoren) musika gosea hasetzeko primerako aukera izan zen hura. Dena den, (guztiaren gainetik zerbait azpimarratu beharko bagenu) urte horietan dendari esker ezagututako jende eder guzti horrekin edukitako harremana izan zen beste ezer baino gehiago bete gintuena (eta denda itxi ondoren gehien faltan bota deguna).

 

Eskerrik asko Ghetto diskak bisitatu eta urte horiek horren bereziak izatea posible egin zenuten guztioi.

Mila esker, bihotz bihotzez.

Ghetto diskak pegata. Maketazioa: Igor Asti.